XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Asmazazue astiri batez elgarretaratuak hameka emazte ontsa ikasiak, hiru xerri hiltzale emazte, markisa batzu, zerga pagarazalesa bat, bi basa dukesa.
Zoin dira zuen usteko hobekienik emanak?.
(
Nehor... Dukesa ala ez, iduri dute lukinkak, bestek bezala.
Egiazki ez du balio hoin-beste-taradino ahitzea beren buruaren ezagutarazteko.
Denak berdinak gira, denak zaku berean emaiteko... Zer ari zirezte?.
(
(Argia pizten da).
PALMIRA (
(
(
MARGITA - Badakizue, urus izaiterat prest nintzan, bihotz guziaz zure maitatzerat.
Ez niz biziki maitatua izan nere bizian.
Pasatu dut bizia gauza ergel batzuen ondotik kurri.
Urtheak debaldetan iragan zauzkit.
Orhoit niz aita amen etxen nintzalarik mutikoak alhorretan lasterka ari ziren eta nik nahi nituen atzeman.
Nihaur uzten ninduten.
Haizeak belhar punttak buhatzen zituelarik nun nahi gelditzen nintzan, gizonak tinkatzen nintuen azkarki neri kontra eta uste nuen aurkitua nuela betieretasuna.
HORTENZA - Ni ez nintzan ona, oh ez!.
Aldiz diru gose nintzan eta nahi nituen ardietsi ahal nituen guziak, egite gutiegienarekin.
Beldur niz nihaur gelditzea, denek inguruan lekuak husturik eta deus ez izaite ustekeria akitgari horrekin.
Badakit, ez dut izaiterik.
Ez dut sekulan izan izaiterik.
(
(